Beka norbanakoek edo taldeek eska dezakete. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, lanekoa, ekonomikoa... izan daiteke. Halaber, diziplina ugari bateratu ditzake. Beka eskatu ahal izateko, parte hartzaileek lan proiektu bat aurkeztu behar dute, gehienez 10 foliotakoa, azaroaren 15a baino lehen, Getxoko Udaleko Erregistro Nagusian. Honako izenburua jarri behar zaio horri: “Emakumeen ekarpena Getxoko historian” ikerketa beka. Proiektuak eta lana euskaraz edo gazteleraz aurkez daitezke. Makinatuta egon behar dira, espazioa bikoitzean, alde bakarrean idatzita. Hauek izango dira balorazio irizpideak: interesa, bideragarritasuna, ikerketaren xedea eta metodologia azaltzean argitasuna, gaiaren ezagupena. Epaimahaiak irizpide gehiago erantsi ditzake. Bestalde, poltsaren dotazio ekonomikoa 7.000 eurokoa izango da. Diru hori bi epetan ordainduko da: proiektua aukeratzen denean, %75, eta gainerakoa, %25, behin betiko txostena ematean. Aukeratutako proiektua lehiaketaren ondoko hileetan egin beharko da. Ikerketaren behin betiko txostena 2009ko abenduaren 15a baino lehenago aurkeztu behar da halere.
Kaleak izendatzeko
"Agian, ikerketaren emaitzak erabili ahal izango ditugu gure udalerriko kale, plaza edo eraikin berriak izendatu ahal izateko”, azaldu du Eigurenek. “Izan ere, gaur egun Getxok dituen 343 kaletatik eta plazatatik 14k baino ez dute emakume baten izena”. Lanak aurretik argitaratu gabe egon behar dira. Getxoko Udalak saritutako lana osorik edo zati batez argitara dezake, edo beka hutsik utz dezake, baldin eta aurkeztutako proiektuak ez badira positiboki baloratzen.