Neska getxoztar bat zauritu da Erandion izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 23a, 15:48

Gaur goizean 23 urteko neska getxoztar bat zauritu da Erandion, bi autok zisterna-kamioi batekin talka egin ostean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra goizeko 7:15ak inguruak jazo da N-637 errepidean, Txorierriko korridorean, Erletxerako noranzkoan. Zisterna-kamioi batek bi autorekin egin du talka, eta ondorioz, autoetako batean zihoan A.P.D. gaztea Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute zaurituta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun