ETArekin lotura dutelakoan bi gazte atxilotu ditu Frantziako Poliziak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 23a, 20:25

Frantziako Poliziak ETArekin zerikusia dutelakoan bi gazte atxilotu ditu goizean Loireko departamenduan, gizonezko bat eta emakumezko bat. berria.info-k Polizia iturriak aipatuz jakinarazi duenez, besteak beste, bi pistola, lapurtutako bi auto, bost agiri faltsu, dirua eta gidatzeko baimenak atzeman dizkiete goizeko 7:30ean Clemont Ferrand-etik gertu dagoen kanpin batean egindako atxiloketetan. Operazioan atxilo hartutako bat Maria Lizarraga Merino nafarra dela esan dute, bestea, berriz, Unai Fano Batasuneko kidea bezala identifikatu du "El Pais" egunkariak. ETAren logika taldearekin lotu dituzte biak eta Clemont Ferrandeko polizia etxera eraman dituzte. Bestalde, atzo Nafarroa Beherean atxilotutako bi agureak eta beste lau lagunak askatu egin dituzte. Azkenik, atzo lau ertzainek gazte bati "kolpeak, irainak eta mehatxuak" banatu, mutikoa atxilotu eta bi ordu beranduago kaleratu zutela salatu dute Goierriko AHT Gelditu Elkarlanak eta Urretxuko KKinZona elkarteak, "AHTren aurkako mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen aurka ematen ari diren erasoen artean". Goierriko Hitzak jaso duenez, bihar agintearen aurkako atentatua leporatuta epaituko dute gaztea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun