Merkatu txikia egingo dute aste bukaeran Algortan eta Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 24a, 22:08

Algortako 30 dendek parte hartuko dute, ostiralean eta larunbatean, irailak 26 eta 27, Telletxe plaza ondoko parking-an jarriko duten 550 metro koadroko karpapean antolatutako merkatu txikiak. Aurreko edizioetan bezala, mota askotako produktuak erosi ahal izango dira bertan, %50 eta %80 arteko beherapenekin. 12 metro koadroko saltokiak 9:30etik 20:30era egongo dira zabalik. Getxoko Udalak berak diruz laguntzen du ekimena, "udalerrian aberastasuna sortzera laguntzen baitu, antolatzaileek txikizkako merkataritzaren espazio ekonomiko eta soziala aldarrikatzen duten bitartean". Sopelan, berriz, larunbat eta igandean (hilak 27 eta 28) jarriko dute merkatu txikia Udaletxeko plazan. Bertoko Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak antolatuta, 20 saltoki inguru izango dira bertan, 11:00etatik 21:00etara. Gainera, elkarteko kide den dendetako batean gaiengatik aldatzeko bonua zozketatuko dute zeozer erosten dutenen artean. Argazkian, Leioan irailak 5, 6 eta 7an egin zuten merkatu txikia, Boulevardean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun