Estatu Batuetako itsas bidai enpresariak izan dira Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 24a, 22:26

Itsas bidaiak eskaintzen dituzten enpresentzat geldiguneak eta txangoak antolatzen dituzten Estatu Batuetako profesionalek Getxo udalerrian izan berri dira, Bilboko Portuko Agintaritzak antolatutako bisitaldian. Gurera etortzeaz gain, Bilbon, Bizkaiko kostaldeko beste hainbat lekutan (Lekeitio, Gernika-Lumo, Urdaibaiko erreserba…), Gasteizko auzo gotikoan eta Santa Maria katedralan, Marques de Riscal upategian, Guardian, Donostiako Chillida Lekun, Loiolan, Getarian, Donibane Lohitzunen, Biarritzen eta Baionan egon ziren, besteak beste. Getxoko Turismo Bulegoak antolatutako bisita enpresa hauetako bezeroek "eskatzen dutenari" egokitu zen, "horiek mundu osotik bidaiak egin dituzten pertsonak, erosteko ahalmen handiarekin, nagusiak eta tokian tokikoaren bila ibiltzen baitira", udal iturriek adierazi dutenez. Argazkian, estatubatuarrak Bizkaiko Zubi gainean.

Besteak beste, itsas bidaietarako kaia bisitatu zuten eta, bertan, Aitor Soloeta Turismo zinegotzia, saileko teknikari bat eta Portu Agintaritzako bi ordezkari ere izan ziren. Aixerrotako errota eta Galea ingurura, Getxon, eta Algortako San Nikolaseko plazatik Portu Zaharrera ere joan ziren. Han euskal dantza eta musika erakustaldia eskaini zitzaien, baita pintxo dastaketa ere. Areetan, Bizkaiko Zubira joan ziren, pasarelatik Abra ikusteko. Amaitzeko erosketetan joan ziren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun