Danimarkarren aurkako partidan Askartzak hornituko du Euskal Herriko watterpolo selekzioa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 24a, 22:49

Larunbat honetarako, irailak 27, Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Waterpolo Txapelketaren 3. edizioa antolatu du Euskadiko Igeriketa Federazioak. Bertan, Danimarkaren aurka lehiatuko da Euskal Herriko selekzioa. Hain zuzen ere, Askartza taldekoak dira lehiatuko diren 13 euskal jokalarietatik bost: Eduardo Perez, Eleder Larrazabal, Gorka Martinez de Osaba, Jorge Julian eta Xabier Orozco, hurrenez hurren. Kanariar Irletako Metropole taldean dabilen Nacho Bascones ere Leioan ibili zen jokatzen. Askartzako entrenatzaileak diren Sergi Perezek eta Iñaki Bilbaok zuzenduko dituzten gainontzeko taldekideak (Asier Esteban, Jaime Arriazu, Javier Zabalza, Jon Ibero, Julen Artola, Mikel Artola, Nacho Bascones eta Aritz Zamarbide), berriz, WP Navarra klubekoak dira. Horrenbestez, bi partida jokatuko dira: bata 12:00etan eta bestea 19:00etan, Euskal Kirol Federazioen Batasunak zehaztu duenez. Argazkian, Askartza waterpolo taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun