Uribe Kostako emakumeak nagusitu dira Bilboko lau kilometroetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 24a, 23:08

Itxaso Diaz sopeloztarra eta Irati Balerdi leioaztarra irabazi zuten igandean ospatu zen IX Emakumeen Lasterketaren 4.000 metroko lasterketa eta martxa, hurrenez hurren. Probak emakumeen aurkako bortxakeria salatzea zuen xedea eta 500 parte hartzaile baino gehiago batu zituen, tartean Getxo Rugbyko hainbat jokalari. Kategoria nagusian, 8 kilometroko lasterketan, Inma Ruiz gernikarrak eraman zuen txapela, abantaila handiz. Izan ere, 34'34"ko marka lortu zuen, Esmeralda Alonso espainiarrak 38'03" egin zuela. 27 segundo geroago hirugarren sailkatua sartu zen helmugan, Agurtzane Argiarro bermeotarra. Lehenengo aldia da, azken lau urteotan, korrikalari bizkaitar batek 8.000ko txapela eskuratzen duela. Gainera, azken bi edizioak Madeleine Mackie Scott eskoziarrak irabazi zituen. Argazkian, eskualdeko atletek urriaren 4an izango dute hurrengo hitzordua Berangoko Millan / Berango Atletismo Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun