Gaztetxoenek hasiko dute festa igandean, gaztelu puzgarriekin, eta 12:00etan kalejirari hasiera emango zaio, oraingoan Bilboko Gaiteroen laguntzarekin. Ostean, Mikel Deunaren ohorezko meza izango da. Ohiturari jarraituz, buruhandiak agertuko dira Txoperan 13:00etan, Mairuek Bilboko Erraldoi Konpartsaren eskutik. Ordu erdi beranduago, hamaiketakoa jan eta gero, Leioako Musika Bandaren kontzertua izango da. Arratsalde partean, 16:30ean tortilla txapelketarako prestatzen hasiko dira auzotarrak. Amaitu eta gero euskal kirolen txanda helduko da. Eta egunari behar bezalako amaiera emateko txokolate jana antolatuko dute 21:00etarako, ordu bete beranduago jaiei agurra emateko. Hala ere, astelehenean oraindik egitarauak jarraituko du, 12:00etan izango den Mikel Deunaren ohorezko mezarekin, aurreskuarekin eta lore eskaintzarekin.
Egitaraua:
Irailak 26, ostirala
18:00 Txupinazoa eta jaien hasiera.
18:00 Kalejira zanpantzarren laguntzaz.
19:00 Euskal dantzak.
20:00 Saiheski errea guztiontzat.
23:30 Gaujaia Jo ta Hanka taldearekin.
Irailak 27, larunbata
11:00 Umeentzako jolasak.
12:30 Rally umoristikoa eta gynkana.
13:00 Igel-toka txapelketa.
16:30 Mus txapelketa.
18:00 Pailazoak: Kuko, Truko eta Bolenwaider.
19:00 Haurrentzako talo tailerra eta dastaketa.
20:30 Herri Kirolak.
22:00 Mozorro-txapelketa
23:00 Gaujaia Haitzama taldearekin
03:00 Karaokea.
Irailak 28, igandea
11:00 Gaztelu puzgarriak.
12:00 Kalejira Bilboko Gaiteroen laguntzaz.
12:30 Meza San Miguelen ohorez.
13:00 Buruhaundiak Mairuek Bilboko Erraldoi Konpartsaren eskutik.
13:30 Herri Lluntxa eta Leioako Udal Musika Bandaren kontzertua.
16:30 Tortilla txapelketa.
18:00 Herri kirolak.
20:00 Nafarroaldeko jotak.
21:00 Herri txokolatada.
22:00 Jaien amaiera.
Irailak 29, astelehena
12:00 Meza, aurreskua eta lore eskaintza.