Zigor Goikoetxea Segoviara eraman bitartean, krisialdi gehiago izan ditu Anjel Figueroak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 25a, 18:20

Zigor Goikoetxea Segoviako (Espainia) espetxean dago orain, Getxotik 379 kilometrotara, etxekoek jakin ahal izan eta Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez zabaldu duenez. Gazte getxoztarra Navalcarnerotik (Madril, Espainia) atera zuten joan zen astean. Bestalde, denbora horretan, Anjel Figueroa preso gaixo algortarrak krisialdi epileptiko larriak izan dituela ere jakinarazi du errepresioaren aurkako erakundeak. "Horretara, bisitara joan zitzaizkion lagunak eta familiarrak oso txarto ikusi zuten, eta etxekoekin aurrez aurreko bisitan bertan krisialdi larria izan zuen. Aurreko egunetan bestelako krisialdiak izan zituela adierazi zien etxekoei", azaldu du AAMk. Argazkian, Figueroaren aldeko pankarta joan den ostiralean Algortan egindako manifestazioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun