Bihar, irailak 26, Kultur Leioako eraikinak lau urte beteko ditu, eta urtebetetzea herritarrekin ospatzeko doako antzerki emanaldi bat eskainiko du Leioako Udalaren Kultura Sailak. Kale antzerkia gazteleraz izango da eta Errekalde eta Jose Ramon Aketxe plazen artean tartekatuko da, Kultur Leioako bi aldeetara. Rayuela Producciones-en lana den "Invasores del espacio" delako antzezlana gaueko 10etatik aurrera jarraitu ahal izango da. Izan ere, gau horretan, espaziotik heldutako inbaditzaileek Lur planetaren suntsipena geldiarazteko asmoz abiatutako ikerketa baten berri emango dute. izan ere, irrati eta telebista uhin solteen bidez lurraren gizakiei buruz ikasitakoak azalduko dituzte Leioan. Gainera 1956ko otsailean egindako lehenengo lurreratzetik hona egindakoak izango dituzte mintzagai. Bestalde, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak jakinarazi duenez, Espainiako Erresumak dagoeneko Kultur Leioa zela eta Udalarekin zuen zor guztia dagoeneko ordaindu du: "kostatu da, Madrilera joan behar izan ginen kobratzera, baina azkenean dena ordaindu dute".