Ekainaren erdialdean
arauz besteko proposamena (pdf) aurkeztu zuen Bizkaiko Batzar Nagusietako PSE-EEk,
Bizkaiko Foru Aldundiari Erandio eta Leioa arteko garraio zerbitzua jar dezala eskatuz, udalerrietako erdigunetik urrun dauden auzoei zerbitzu emateko asmoz. Horrenbestez, ostiral honetan, irailak 26, eztabaidatuko dute Azpiegitura, Garraio eta Hirigintza Batzordeak Bilbon izango duen bilkuran. Alderdi konstituzionalistaren ustez, “Batzar Nagusien osokoak otsailaren 20an erabaki zuen Garraio Publikoa Zabaldu eta Berregokitzeko Planean sartu behar dira, beste batzuen artean, behar izan daitezkeen zerbitzu guztiak. Horretara, bada, plan horretan aztertu behar da udalerrien arteko autobus linea bat jartea, hain zuzen ere, beste garraiobide batzuekin koordinaturik, erantzuna eman diezaion Erandioko eta Leioako auzoetakoek aspaldiko urteetatik hona egin duten eskariari". Argazkian, Otermin, eskuinean, aurreko udal hauteskunde kanpainan, Leioan.