Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak
Javier Otxoa txirrindulari berangoztarrari eta Pekingo Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuten beste hamar euskal kirolariri harrera egin zien atzo Gasteizen. Ekitaldian, Ibarretxerekin Miren Azkarate Kultur sailburua izan zen, Eusko Jaurlaritzako eskumenetan sartzen diren kirolariei gorazarre egiteko. Izan ere, Eztitxu Vivanco igerilari lapurtarra eta Sandra Gomez, Santiago Pesquera eta Laura Garcia kirolari nafarrak izan ziren hutsunerik nabarmenenak ekitaldian. Aldiz, bertan izan ziren Otxoa, Bilbon bizi eta Erandion maiz ikus daitekeen Victor Hugo Garrido Venezuelako txirrindularia, Javier Otxoa, Amador Granado, Sheila Hernandez, Ana Rubio, Sara Carracelas, Richard Oribe eta Arkaitz Garcia. "Benetako heroiak zarete. Bihotzez eskertu nahi dizuet egin duzuen lan bikaina. Harro gaude Euskal Herria munduan nola ordezkatu duzuen", esan zien lehendakariak. Guztira, hamar domina batu zituzten Pekinen Euskal Herriko kirolariek, haietako bi,
urrezkoa eta zilarrezkoa, Otxoak eraman zituen.