Udalak jakin arren ez duela ezer egin dio UGTk
Argudio horri helduz, UGTk ziurtatu du ELAk sindikatukideei zein jarraitzaileei emandako emaitzak bat egiten dutela egun batzuk beranduago argitaratutakoekin. Gainera, sindikatu konstituzionalistak udal arduradunei eman zien gertatutakoaren berri "neurriak hartzeko epe nahikoarekin". Agiriak ere eman zizkien. Orain, Udalak ezer egin ez duelakoan, UGTk "susmo txarra" hartu dio kontuari eta "irregulartasunak egin ei dituztenen" eta udal arduradunen artean "nolabaiteko elkarkeria" egon daitekeen ez du baztertzen.
Hori dela eta, ardurak eskatzea eta epaitegietara jotzea aztertzen ari da atal sindikalak: "UGTk ez du entxufatzerik onartuko Getxoko Udalean". Azkenik, "gertakizun hauek eta gure Udalean aspaldidanik pairatzen diren beste batzuek udalerriaz eta bere mandatariez gain era ondraduan beren eginkizunak egiten dituzten funtzionarioez ematen duten irudiagatik" penatuta agertu da sindikatua.