Gaztesareak emandako kopuruaren araberara, ehun bat lagunek manifestazioa burutu dute EHUko Leioa eta Erandioko campusean zehar, eta ondoren krabelin eskaintza egin diete "gudari bizkaitarrei, hurrenez hurren, Arte Ederretako eta Lan Harremanetako ikasle ziren Oreretako Egoitz Gurrutxaga eta Santurtziko Igor Angulori aipamen berezia eginez. Lehenengoari Basurtun (Bilbo) eztanda egin zion kotxean zeraman bonbak, 2002ko irailaren 23an, 28 urte zituela -berarekin zihoan ETAko kidea ere omen zen Hodei Galarraga zaldibiarra-. Bigarrena, Cuencako espetxeko ziegan hilik aurkitu zuten 2006ko otsailaren 27an. Hain zuzen ere, unibertsitateetan gaur zen egitekoa Gudari Eguna. Bihar, berriz, mobilizazio ugari egongo dira Euskal Herri osoan. Besteak beste, Algortan, omenaldia egingo dute 13:00etan, Kasino plazan, eta elkarretaratzea 14:00etan Telletxen. Eskualde mailako mobilizazioa izango da hori, ezker abertzaleko kideek adierazitakoaren arabera. Hala ere, Itzubaltzeta / Romon, 13:00etan egingo dute ekitaldia, Santa Eugenia plazan, eta ondoren luntxa izango da Branka herriko tabernan.