Mendibike elkarteak antolatuta, bihar goizeko 9:30etik aurrera Gorlizek ohiko mountain bike martxa hartuko du, aurten 20 kilometroko ibilbidearekin, herriko polikiroldegitik abiatuz. Gainera, XVII. edizioak aurreko urteetan ziren hiru ekitaldiak berreskuratuko ditu eta helduen martxa abiatu eta ordu erdira haurrena hasiko da txikienek lau kilometro egin ditzaten. Ondoren, profesionalen ordua izango da, 11:30ean ekingo baitiote Bizkaia XC lehiaketari. Antolatzaileek 400 lagun baino gehiago espero dituzte, "zale guztiek egutegian markatuta baitute" Gorlizko kontzentrazioa. Soilik umeen martxan 100 bat lagun izaten ohi dira. Ibilbideak "nahiko gogorrak dira" eta sasoi onean egotea eskatzen dutela adierazi dute Mendibike elkartekoek. Argazkian hainbat mountain bike zaleak Gorliztik ibilaldia egiten /
Guindeo.