Urriaren 15era arte egongo da zabalik Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta antolatutako Getxoko III. Argazki Digital Lehiaketan parte hartzeko epea. Lanen gaia "Klima aldaketa eta Getxoko aire garbia" izango da. Parte hartzaileek, bi kategoriatan banatuta (bata 14 urte artekoentzat eta bestea 14 urtetik gorakoentzat), e-posta bidez bidali beharko dituzte irudiak,
ingurugirolehiaketa[abildua]getxo.net helbidera. Haurrentzako sariak argazki kamera digitala eta MP3 erreproduzitzailea izango dira, eta nagusientzat bi edo lau lagunentzako bazkaria ala afaria Algortako bi jatetxetan. Aukeratutako lanak Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan erakutsiko dira eta Getxoko Udalak edonolako baliabide inprimatuan ala elektronikoan erreproduzitu ahal izango ditu. Bitartean, Gorlizen ere luzatu dute Mugikortasun Iraunkorraren Asteko
marrazki eta argazki lehiaketan (pdf) lanak aurkezteko epea, urriaren 4ra arte, hain zuzen ere. Argazkian, Imanol Landa alkate getxoztarra, Mugikortasun Iraunkorraren Asteko bizikleta ibilaldian / Urtzi Altube -
Ilanda.eu.