Udaletxetik Algortako gasolindegirako bidea itxiko dute astelehenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 27a, 17:36

Amaia eta Foru kaleetako, eta Algortako Etorbidearen galtzada hobetzeko egitasmoa dela eta, astelehen honetan, martxoak 2, aipatu azken kale horretako adabakiak konpontzeko lanak egingo dituzte, Regoyos biribilgunetik Algortako gasolindegira bitarteko zatian. Hori dela eta, Algortara sartzeko karrila zirkulaziorako itxita egongo da. Hortaz, beharrezkoa izango da trafikoa Foru kaletik desbideratzea, udal iturrien arabera. Autobusen joan-etorria mantendu egingo da obrek iraun bitartean, baina zuhurtzia eta arreta izatea eskatu dute Getxoko Udaletik. Obrak bukatzeko epea egun batekoa izango da, gutxi gorabehera. Lan horiek amaitutakoan, asteartean, Foru kaleko hainbat bide zatitan asfaltatze lanak egingo dira. Horregatik, kale horretako aparkalekuak ezin izango dira erabili seinaleztatutako bide zatietan eta Euskal Herria kaletik udaletxerako trafikoa desbideratuko dute, Alangos kalerantz. Azken lan horiek burutzeko epea bi egunekoa izango da, gutxi gorabehera. Udalak seinaleei adi egoteko eta hobekuntza lan horiek trabarik sortuz gero ere barkatzeko eskatu die herritarrei. Argazkian, udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun