Anjel Figueroa etxera eraman dute bertan zigorra bete dezan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 12a, 22:21

Gaixotasun larri eta sendaezina duen Anjel Figueroa preso politiko algortarra Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman dute gaur arratsaldean, bertan zigorra bete dezan. Askatu.org Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bitakorak Figueroa askatu dutela zabaldu arren, Algortako AAMko kideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, algortarra etxe kartzelan dago orain, egunero kalera bi orduz atera daitekeela. Hortaz, ez diote 92. artikulua ezarri, baina ez dakite zehatz zein den orain bere egoera juridikoa. Figueroarekin batera, Marilo Gorostiaga preso iruindarra Logroñotik atera du Espainiako barne Ministerioaren Espetxe Zuzendaritzak. Gorostiaga ere, preso gaixo larria eta sendaezina da. Pasa den urriaren 25ean bete zituen Figueroak 14 urte kartzeletan, urte guztiak epilepsia krisialdien artean eman dituela. Iazko apirilaren 12an, 92. artikulua aplikatu eta kalean zutea eskatu zuen defentsak baina epaileek uko egin zioten. Hilabete batzuk beranduago, azaroaren 17an, Anjel kalera! herri ekimena antolatu zuten Figueroaren lagun, senide eta herrikideek. "Anjel ekarriko dugu bizirik eta libre" agindu zuten orduan eta lehenengo zatia gutxienez lortu dute urte bateko lanaren ondorioz, Etxerat, Askatasuna, AAM osoa eta herritarrek lagun izan dituztela hamaika ekimenetan. AAMk gaur egindako balorazioan horretaz gogoratu da. Era berean, pozik agertu da bi presoak askatu dituztelakoan, baina ziegetan oraindik preso gaixo asko daudela azpimarratu du eta horiek ere askatzeko eskatu du. Argazkian, Anjel kalera! herri ekimenaren aurkezpena.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:

Marilo Gorostiaga eta Angel Figeroa aske gelditu dira gaur arratsaldean

Gaixotsaun larria duen Iruñearraren askatasun eskaera onartu da azkenean. AAMk bere poza agertu du eta gaixotasun larriak jota dauden beste guztiak ere aske uzteko eskatu du.

Marilo Gorostiaga eta Angel Figeroa gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak gaur arratsaldean aske gelditu dira. Espetxeek instutuciones pentienciarias-eskatuzioten presoen askatasuna eta biak aske utzi dituzte azkenean.

Marilo Gorostiaga: Iruñea. 1956an jaioa. 94/12/18an atxilotua. Logroñoko espetxean egun.

1.- Osasun egoera: Eskuineko bularreko minbizia (Kartzinoma duktal infiltrantea)2005/05/03anKartzinoma duktal infiltrantea erakusten dute histologiako emaitzek. Uztailan mastektomiapartzial bat egiten diote Logroñoko Ospitalean. Abuztutik aurreraerradioterapia sesioakhartzen hasten da Iruñean. Bitartean Ginekologia kontsultara (COFES-Iturrama) doa non mioma uterino bat diagnostikatzen dioten: 2006ko otsailean bi miomaazaltzen ditu maginako EKOak. Honetaz gain, ondoriozko Linfedema, Diabetes Mellitus, Dislipemia mistoa eta Hipertentsio arteriala ditu.Onkologia, Ginekologia eta Fisioterapia kontsulta eta tratamenduen beharra du.

2.- Egoera juridikoa: 28 urtezigortua. 1998ko azaroan Espetxe Zaintzarako Epaitegiak baimentzen konfiantzazko medikuen bisitak; 1999an arazorik gabe gauzatzen dira bisitak. 2003ko otsaileanbisitarako baimena eskatzendu berriz eta espetxeko zuzendaritzak ez du baimentzen. 2005/03 15eanIruñeko espetxera eramateaeskatzen zaio Entzutegiko Espetxe Zaintzarako Epaile Zentralari, ebakuntza eta tratamendua bermatzeko (LOGPko 3. eta RPko 4. eta 208.1 artikuluen aplikazioa). Azkenean Logroñon bertan egin izan behar dute ebakuntza, 2005/07/01ean. 2006/12/12: Baldintzapeko askatasuna (92. art.) eskatzen ENko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari. 2007/04: Iruñeko espetxeak egindako eskaera (92. art.) atzera botatzen dute.

ANGEL FIGUEROA FERNANDEZ.- Getxo. Langraitzeko espetxean egun. Kordoba du destino espetxea. 1971ean jaioa. 1994/10/25ean atxilotua.

1.-Osasun egoera: Epilepsia tenporala eta eskuinaldeko zein zkerraldeko esklerosi mesiala. Gaixotasun larri eta sendaezina da hau: konbultsioak, portaera aldaketak eta delirioak eragin ditzake.. 2005etik aurrera, Epilepsia atakeak izan ohi ditu etengabe. 2006/06an ebakuntza bat egin zioten, lobektomia bat, hain zuzen. Honen ondotik, baina, krisiak areagotu zaizkio: 2006ko eta 2007ko uztailekoak dira larrienak; azken garaian etengabeko krisialdiak ditu eta alde fisiko zein psikologikoan larriki eragiten dio. Krisialdiak oso bortitzak dira, zauriak eragiten dizkionak. Azken urtean bere krisialdien maiztasuna areagotu egin da etengabe: aldiro eraman behar izan dute ospitalera, krisialdi bortitzen ondoren. Baina, aldi berean, Gurutzetako Ospitalean egindako kontsultak eta Cordobarako trasladoak tartekatu izan dira. Horren ondorioz, gose greba bat burutu behar izan du bere bizi-baldintzak hobetzearren. 2007ko urrian bi astez ingresatzen dute Gurutzetako ospitalean, eta bertan bere egoeraren larritasuna baieztatzen da: gaitza burmuineko ezkerraldean ere agertzen da. Baina, halere, hurrengo hilabetean Cordobara eramaten dute berriro, bere neurologoaren txostenari kasu egin gabe; hau da, gaixotasun mota honek egoera lasaia, loaldi ordutegi finkoa eta tentsiorik gabeko egoera eskatzen duela. 2008 urtea berdin hasten du: bi astez ingresatu behar izan dute Txagorritxun, abenduaren bukaeran izandako krisialdi gogor baten ondorioz. Berriro itzultzen dute Langraitzera, baina krisialdiek tartekatzen jarraitzen dute. Martxoaren 26ko gauean, 12tan, orain arte izan duen bortitzenetako bat izan zuen; erreanimatzen saiatu arren, bere onera etorri ezinean egon zen.. Aldiro ingresatu behar izaten dute Txagorritxun, krisiaren bortizkeria dela-eta. Azkena, hil honetako erdialdera.

2.- Egoera juridikoa: 30 urtetara zigortua, 2009/10/25ean betetzen ditu zigorraren 3/4ak. 2007/04/12: 92. art. aplikatzeko eskatzen du. 2007/07/31: Ukatzen diote eskaera. 2008/05: Epaileak ukatu dio kondenaren suspentsioa.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

Ezer baino lehen gure poza adierazi nahi dugu Marilo eta Angel aske utzi diztuztelako.. Baina ezinbestean gogoratu nahi ditugu oraindik orain gaixotasun larriak jota espetxean aurkitzen diren 1e euskal preso politikoak, eta guzti hauen berehalako askatasuna eskatzen dugu. Bide honetan lanean jarraitzeko deia egiten diegu herritarrei. Mariloren kasuan gogoratu nahi dugu Iruñeako alde zaharrean bere askatasuna eskatzeko sorturiko plataformak azken hilabeteotan egin duen lana. Angelen kasuan ere berdin, ugariak izan baitira Algortan bere askatasuna eskatzeko ekimenak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun