Irigoienek alderdia batzeko borondatea erakutsi zuen Bilboko bilkuran, kanpora begira "indarrak biderkatzeko" bide bakarra delakoan. Ojinagak, berriz, komunikatu bat zabaldu zuen ostiralean, Batzen eta Encuentro Plural Alternativo taldeak oinarri duten Berpizten sektore kritikoaren zerrenda "jende osasuntsua eta prestatua" dela, "koherentea eta uste sendoak dituena". Bere hitzetan, "barne demokrazia eza eta Ezker Batua euskal ezkerrean birkokatzeko beharra" izan dira oinarriak, bere zerrendak "bataila" eman zezan. Ojinagak salatu zuen alderdiko errolda "puztu eta manipulatu" direla, eta gogoratu zuen alderdi kritikoak udan jarritako salaketa guztiak tramitatzeko onartu dituztela epaitegietan.
Era berean, EAEko Ezker Batuaren Batzar Nagusia burutu ondoren EBren zuzendaritzak "arduraren bat zuten kritiko guztiak" baztertu dituztela salatu zuen Ojinagak: "erakundeko estruktura nagusitik zein lurralde estrukturatik diferentzia ezabatu egin dute".