Aurretik Euskal Herriko selekzioak eta WP Navarra klubak egin bezala, Askartzak ere irabazi zion Danimarkako waterpolo selekzioari. Hain zuzen ere, larunbatean danimarkarrak Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Waterpolo Txapelketan jokatu behar zutela aprobetxatuta -6-8 eta 20-9 gailendu zitzaien Euskal Herriak-, norgehiagoka izan zuten atzo goizean Leioako ikastetxeko igerilekuan. Hasieran, kanpokoak jarri ziren aurretik, 0-2. Hala ere, lehenengo laurdenaren bukaeran 3-3 berdintzea lortu zuten leioaztarrek eta, ordutik aurrera, Isaiasek aurrealdean egindako lana nahikoa izan zen parteda poltsikoratzeko. Hirugarren laurdenean, 9-4 emaitza adierazten zuen markagailuak. Eta azkenean 12-8 irabazi zion Danimarkari Askartzak. Gazteen taldeko hiru mutilek ere minutu gutxi batzuk jokatzeko aukera izan zuten. Argazkian, Euskal Herria eta Danimarkaren arteko partidan maila ona eman zuen Askartzako Javier Zabalzak (pilota eskuan) / Waterpolo, el blog.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!