Mendibike elkarteak antolatuta, 405 lagunek parte hartu zuten, larunbatean, Gorlizko XVII. Mountain Bike jardunaldian. Herri lasterketako 231 parte hartzaileak izan ziren irteeratik abiatzen lehenak, 9:30ean. Bakar batzuk baino ez zuten osatu ordu eta erditik beheragoko denboran 20 kilometroko ibilbidea. Bitartean, 64 haur eta gaztek 4 kilometro egin behar izan zituzten, pinudi inguruan jarritako ibilbidean. Ondoren, izena emandako 110 profesionalei heldu zitzaien txanda, 11:30ean ekin baitioten Bizkaia XC lehiaketari, lurraldeko txirrindulari onenen izenak emango zituena eta Euskadiko BBT Txapelketarako puntuagarria. Bada, Fanoko zirkuitu gainean egindako proba gogorregia suertatu zen; izen-emandako guztietatik 63 lasterkari baino ez ziren sailkatu. Argazkian, Gorlizen garaipena lortu zuen Elite kategoriako Jose Antonio Diez, beste proba batean / El Pedal del Occidente.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!