Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Jabekuntza Eskolako ikastaro batzuetarako izena emateko epea luzatu du, epe hori amaituta, toki batzuk geratzen direlako. Ikastaro horiek honako hauek dira: “Jende aurrean hitz egiteko teknikak” izenekoa, euskaraz; eta “Topaketa kontatzen”, “Komiki femeninoan sartzen herri desberdinen bitartez” eta “Munduko emakumeen literatura”, gaztelaniaz. Gainontzeko ikastaroak beteta daude, batzuek gainera itxarote zerrendarekin, udal iturriek zehaztu dutenez. Izena emateko epe berria datorren urriaren 6an amaituko da eta inskripzioak heltzen diren heinean onartuko dira. Interesatuak Berdintasun Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan, 944 660 130 telefono zenbakian edota
berdintasuna[abildua]getxo.net posta elektronikoaren bidez. Argazkian, Keltse Eiguren Getxoko Udaleko Aukera Berdintasuneko Saileko zinegotzia.