Izurriteak kontrolatzeko teknikariak trebatuko ditu Getxoko Behargintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 29a, 22:23
Getxoko Behargintzak (argazkian) izurriteak kontrolatzeko teknikaria izateko hezkuntza programa jarriko du martxan. Enplegu zentroak alorreko enpresen artean burututako azterketak agerian utzi du langile adituen beharrean daudela, tokiko iturriek adierazi dutenez. "Zabaltzen ari den jarduera da, etengabeko profesionaltasun maila altuarekin gainera, eta aipatuta azterketaren arabera, gaur egun alorreko enpresek gaitasuna duten langileak topatzeko zailtasunak izaten dituzte", zehaztu dute. Eskaera horri erantzun ahal izateko, Behargintzak informazio hitzaldia antolatu du urriaren 8rako, 10:00etan, Algortako Villamonteko kultur aretoan. Bertan, alorreko enpresa batek gaur egun dauden lanpostuen berri emango du; baita enpresek eskatzen dituzten profil profesionalak eta zein hezkuntza behar den azaldu ere.
Gainera, Enplegu eta Ekonomi Garapeneko Zentroko teknikariek programaren aurkezpena egingo dute. Ikastaroan gutxienez eskola graduatua duten eta lana topatzeko zailtasunak dituzten udalerriko langabetuek parte hartu ahal izango dute. Ikastaroa Getxo Lanin egitasmoaren barrukoa da (Europako Gizarte Fondoakdiruz lagunduta). Hitzaldirako izena emateko epea ostiralera arte, urriak 3, egongo da zabalik Getxoko Behargintzan, Algortako Martin Deuna kaleko 17. zenbakian. Informazio gehiago 944 660 140 telefono zenbakian eska daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun