Euskal dantza ikastaroa antolatu dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 30a, 17:49
Gautxoriak kultur elkarte erandioztarrak "Euskal plaza dantzak" izeneko ikastaria antolatu du, 16 urtetik gorako lagunentzat. Gauzak horrela, urritik abendura (hiru hilabete), astelehenero emango dituzte eskolak, Altzagako antzinako udal azokan. Ordutegia, berriz, 19:30etik 21:00etara izango da. Izena eman nahi duten guztiak Gautxoriak taldeak San Jeronimo kaleko 22. zenbakian daukan egoitzara hurbildu beharko dira, arratsaldeko 7etan, edo bestela 679 353 690 telefono zenbakira deitu. Bitartean, oraindik geratzen dira tokiak Kilometroak 2008 jaira joateko, Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak antolatutako autobusean. Osteguna, urriak 2, izango da izena emateko azken eguna. Horretarako La Plaza tabernara jo beharko dute aurten Iruran ospatuko den Gipuzkoako ikastolen aldeko festan parte hartu nahi dutenek, edo bestela 635 720 579 telefono zenbakira. 5 euro ordaindu beharko dira. Autobusa goizeko 9etan abiatuko dira Altzagako ontziralekutik, Gipuzkoa aldetik 19:30ean bueltan etortzeko. Argazkian, ume eta helduak batera dantzan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun