Bihar aurkeztuko dituzte "Giza Eskubideak Hirian" jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 30a, 18:26

Kutsadura akustikoa eta lasaitasunerako eskubidea, hileta-erritoen arteko ezberdintasuna hiri barnean eta segurtasun politikak aztertuko dira "Giza Eskubideak Hirian" I. Jardunaldietan (pdf). Hain zuzen ere, asteazken honetan, urriak 1, Bilboko Bidebarrieta liburutegian emango zaie hasiera EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Zuzenbide Fakultateak eta Bilboko Udalak (EHUko Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzaren laguntzarekin) antolaturiko saioei. Ekimena urrian, azaroan eta abenduan ospatuko diren 6 saiotan sailkatuta dago; bertan, ikuspegi juridiko batetik XXI. mendeko hiriek aurre egin behar dituzten bizikidetza erronka desberdinak aztertuko dira, besteak beste: kutsadura akustikoa, kontsumo-arbitrajea, hiri barnean sinismen ezberdinek sorrarazten dituzten hileta-errito ezberdinak edo segurtasun politikak, unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Jardunaldien aurkezpenerako ekitaldian, idazle eta zutabegile den Luisa Etxenikek hartuko du parte (Frantziako Arte eta Letren Zaldun-ordenaren domina), "Hiria elkargune bezala" izeneko mintzaldiarekin, 18:00etatik aurrera. Argazkian, Bilboko Bidebarrieta liburutegian izango dira hitzaldi guztiak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun