Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak 2008/09ko Kirola Euskaraz Gida kaleratu berri du, tokiko erakundeak eta
Bizarra Lepoan euskara elkarteak sustatu eta dinamizatzen duten Gehitu Kirolera egitasmoaren barruan. Egitasmo hori Getxoko Udalak herriko gizarte eremu ezberdinetan euskara normalizatzeko martxan daukan Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena (GEHI) proiektuaren adarretako bat da. Horren ildotik, iaz 32 kirol elkartek euskara sustatzeko hitzarmenak izenpetu zituzten, gure hizkuntza bakoitza bere neurrian erabiltzeko konpromisoa hartuz. Hain zuzen ere, konpromiso horien berri eta elkarte horiek euskaraz eskaintzen dituzten entrenamenduen berri ematea da Kirola Euskaraz Gidaren helburua. Horrela, elkarte edo talde bakoitzak, hartutako konpromisoaren arabera, euskaraz eskaintzen dituzten zerbitzuak zehazten ditu argitalpenak, tartean ea txartelak elebidun dauden, bazkideentzako eskutitzak zein hizkuntzatan bidaltzen diren edo entrenamenduak euskaraz izateko aukerak. Argazkian, Gehitu Kirolera! hitzarmena sinatu duten hainbat kirol ordezkari Imanol Landa alkatea eta Bizarra Lepoaneko ordezkariekin batera Euskal Kultur Jardunaldietan / Bizarra Lepoan.