Iker Beristain Gutierrez "Beris" algortarra (argazkian) atzo atera zuten Frantziako Fleuroy-Merogis espetxetik Meaux-Cahuconin-Neufmontiers-era eramateko, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoaren bitartez jakinarazi duenez. Bigarren espetxe hori Getxotik 974 kilometrotara dago eta, bertan, beste hiru euskal preso politiko daude. "Aipatu behar da Iker bizkarreko lesioa daukala eta azken aldian horretarako arreta eskatzen ibili dela, eta teorian zerbait egiteko zirenean eraman egin dute beste espetxera. Beste alde batetik, bere aita gaur bisita egiteko irten zen atzo bertan Fleury-Merogisera eta, horretara, semea ikusi barik bueltatu behar izan duela etxera", adierazi du errepresioaren kontrako erakundeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!