Zinegotzia izateari uko egin zion Ines Trincado berreskuratu du Getxoko EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 1a, 13:11

Ines Trincado Sarturtun Itzubaltzeta / Romoko jelkide ezaguna Getxoko Udal Gobernuko kideei laguntzeko administrari lanposturako kontratatu berri du Udalak. Trincado Getxoko EAJren zerrendako 10. hautagaia izan zen 2007ko udal hauteskundeetan eta Hauteskunde Batzordeak zinegotzi izendatu zuen, Espainiako Alderdien Legea aplikatuz. 2007ko ekainaren 16an, Udalbatza berriaren lehenengo bilkuran, Trincadok uko egin zion Eusko Abertzale Ekintzak aldarrikatzen zuen akta jasotzeari, "arrazoi pertsonalak" tarteko, eta EAJren zerrendako hurrengoak, Alvaro Gonzalez, hartu zuen zinegotzi jesarlekua. Orain, itzubaltzetarra berreskuratu du EAJk, "Gobernuko ardurak dituzten korporaziokideei laguntzeko administrari postuan". Bertan, 26.000 euroko soldata gordina izango du. Trincadok merkataritza-administrazioko teknikari ikasketak burutu zituen, EITBko langilea da eta Getxoko Udal Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia izan zen 1999 eta 2003 artean. Argazkian, Ines Trincado iaz, Sopelako kultur etxean burutu zen Uribe Kostako EAJren hautagaien aurkezpenean / ilanda.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun