Erandioko Udal Euskara Zerbitzuak martxan jarri du ohiko euskarazko ipuinen lehiaketa, dagoneko bere zortzigarren ediziora heldu dena. Era berean, lehenengo aldiz, bertsopaper lehiaketa ere antolatu du Euskara Zerbitzuak. Biak ala biak azaroaren 27a izango dute epemuga eta lanak Udaletxean dagoen Euskara Zerbitzuan bertan eman ahal izango dute Erandioko ikastetxeko ikasleek zein erandioztar guztiek. Guztira, udalerriko saltokietan erosteko 1.530 euroko bonoak banatuko dituzte, kategoria ezberdinetan. Bertsozaleen kasuan, hiru kategoria izango dira: hamabi urtetik berakoena, 13 eta 16 urte bitartekoena eta 17 urte edo gorakoena. Txikienek gutxienez 4 kopla egin beharko dituzte gutxienez, eta gehienez 3 bertso. Bertso kopuru hori izango da 13 1ta 16 urte bitartekoen gutxiengoa eta 8 gehienezkoa. Nagusiek, aldiz, 8 eta 12 bertso artean idatzi beharko dituzte. Gaia eta doinuak libreak izango dira, baina ezinbestekoa izango da sortaren doinua ongi adieraztea. Kategoria bakoitzean saridun bakarra izango da. Argazkian, Getxo udalerrian ALBEk antolatzen duen Balendin Txiki Bertso-Paper Lehiaketaren azken saridunak /
Nahikari Ayo - ALBE.