Etzi da azken eguna Berangoko Nazioarteko Milian izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 1a, 14:58

Etzi, ostirala, larunbatean ospatuko den Berangoko XXI Nazioarteko Milian inskribatzeko kirolzaleen azken aukera izango da. Izan ere, Berango Atletismo Taldeak azpimarratu duenez, antolakuntza errazteko "lasterketaren egun berean ez da izen ematerik onartuko". Interesatuak Berangoko udaletxetik pasatu ahal izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Bestela, 946 682 143 telefonoaren bidez eta posta elektronikoz ere egin ahal izango dute, berangokoudala[abildua]berango.org helbidearen bitartez. Dena den, kirolzaleek Miliako zein kategorian sartu nahi duten argitu beharko dute. Bitartean, elitezko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetan zazpi atleta olinpikok parte hartuko dutela iragarri du antolakuntzak. Emakumeei dagokienez, Zulema Fuentes Pila lau aldiz Berangon irabazle eta Margarita bere ahizpa dira faboritoak, Leath Keprotich kenyarraren parte hartzea konfirmatzeke dagoela. Argazkian, Berangoko atleta bat iazko edizioan / Berango Atletismo Taldea.

Gizonezkoen proban izango dira Rui Silva portugaldarra, Milia sei aldiz irabazi duena; Manuel Olmedo, Arturo Casado, Eliseo Marti, Alvaro Rodriguez eta Miguel Quesada espainiarrak; eta Ayad Lamdassem marokoarra, gonbidatu ostean lesionatu zen Jose Luis Blancoren hutsunea beteko duena. Bestalde, Barakaldo eta Santanderreko milietan nagusitu den Mekonen Gebremedhim etiopiarra Berangon izango den baieztatzeke dago.

Urriaren 4ko, larunbata, Berangoko XXII Nazioarteko Miliaren ordutegia:

- 16:40ean, haurren lasterketa (neskak), 1984 eta 1985ean jaio zutenentzat.
- 16:40ean, kadeten lasterketa (neskak), 1993an jaio zutenentzat.
- 16:50ean, haurren lasterketa (mutilak), 1984 eta 1985ean jaio zutenentzat.
- 16:50ean, kadeten lasterketa (mutilak), 1993an jaio zutenentzat.
- 17:05ean, gazteen lasterketa (neskak), 1991 eta 1992an jaio zutenentzat.
- 17:05ean, juniorren lasterketa (neskak), 1989 eta 1990ean jaio zutenentzat.
- 17:20an, gazteen lasterketa (mutilak), 1991 eta 1992an jaio zutenentzat.
- 17:35ean, juniorren lasterketa (mutilak), 1989 eta 1990ean jaio zutenentzat.
- 17:50ean, beteranoen lasterketa (emakumeak), 35 urte edo gorakoentzat.
- 17:50ean, lasterketa herrikoia eta federatuentzat (emakumeak), 1989 baino lehen jaio zutenentzat.
- 18:05ean, beteranoen lasterketa (gizonak), 35 urte edo gorakoentzat.
- 18:20an, lasterketa herrikoia eta federatuentzat (gizonak), 1989 baino lehen jaio zutenentzat.
- 18:35ean, ohorezko lasterketa Berangoko udal atletismo eskolakoentzat (neska eta mutilak).
- 18:50ean, gonbidatutako elitezko emakume federatuen lasterketa.
- 19:10ean, gonbidatutako elitezko gizon federatuen lasterketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun