Animalien Babesari Buruzko I. Euskal Jardunaldiei ekingo diete bihar zortzi

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 1a, 16:36

Animalien Defentsa eta Babeserako Elkarteak antolatuta, datorren asteko asteazkenetik ostiralera Animalien Babesari buruzko I. Euskal Jardunaldiak egingo dira, Bilboko Zazpi Kaleetako Bidebarrieta liburutegian. Antolatzaileen arabera, urriaren 8tik 10erako ekimena "aitzindaria" da, eta azpimarratu dute Eusko jaurlaritzak emandako babesa, Europan lehenengo aldia baita gobernu batek horrelako ekimen bat sustatzen duena. Hitzaldietan, Iñigo Lamarka Arartekoa, Bilboko Udaleko eta Eusko jaurlaritzako ordezkariak eta Estatu espainiarreko aditurik garrantzitsuenak izango dira. Uribe Kostan, animalien aurkako bortxakeriaren aurrean sentsibilizazio handia dago. Horren lekukoa izan da azken urteotan Leioan eta Berangon emandako tratu txarren kasuek oihartzun handia izan zutela. Argazkian, jardunaldien karteleko irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun