Ostegun honetan, urriak 2, 11:15ean, "Ondorio biomediko eta sozialak giza eboluzioan" hitzaldi sortaren bigarren saioa hasiko da izango da EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Gradu Aretoan, bertoko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko Antropologia laborategiko ikertaldeak antolatuta. Bigarren saio honetan Javier Amayra eta Lourdes Fañanas doktoreek honako hitzaldiok eskainiko dituzte, hurrenez hurren: "Biologia evolutiva y aplicaciones practicas en Biotecnologia" eta "Cerebro humano: evolucion y enfermedad mental’. Hitzaldi sorta honen helburua da biologia ebolutiboaren ikerketaren garrantzia erakustea, bai biomedikuntzarako dauzkan aplikazio praktikoengatik, bai haren ondorio ekonomiko eta sozialengatik. Argazkian, ikertzaile bat laborategian lanean / Ikerlan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!