Malas Kompañias taldeak "Ukelele jauna" antzeztuko du larunbatean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 21a, 14:11

Larunbat honetan, urriak 25, "Ukelele Jauna" izenburuko antzezlana eskainiko du Malas Kompañias taldeak, Barrikako Txintxilandia plazan. Ikuskizunak zirkoa plazetara hurbiltzea du helburu, karpa erraldoi eta muntai korapilatsuetatik ihesi, Euskal Herriko plazetan asperraldiarekin amaitu eta zirkoa euskaraz eskeintzeko asmoz. Ukelele jaunak bere bakarkakoan zirko trebetasun ezberdinak proposatzen dizkigu, malabareak, akrobazia, monozikloa… dena bere umore zorrotzarekin ondo josia, ikuskizun aproposa edozein edadekoentzat, umila eta lotsagabea. Saioa eguerdiko 12etan izango da. Argazkian, Ukelele jauna.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun