Astelehen honetan, urriak 6, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak Prebentzio Unitatearen bitartez antolatzen duen Gurasoen Eskolaren edizio berria jarriko da martxan. Ekimena 1994/1995eko ikasturtetik hona egiten ari da udalerrian, baita harrera ona eduki ere, udal iturrien arabera. Aurreko ikasturtean 13 ikastetxek eta 547 lagunek parte hartu zuten 141 saiotan. Osasunaren aldeko Hezkuntza alorrean aritzen dira aita-amekin eta “bere helburua seme-alabei lotutako hezkuntza gaiak tratatzeko alor desberdinetako (hezkuntza, familia eta gizarte mailan) ezagutzak, ahalmenak eta esperientziak ematea da”, gaur goizean, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez. Horregatik “gai interesgarriak jorratzen dituzte, tartean, familia barruko sentimenduen komunikazioa, gurasoentzako psikologia, estresaren eta norberaren kontrolaren erabilera, pentsatzen ikastea, erabakitzen ikastea, baloreen hezkuntza, autoestima eta emozio adimena hobetu” zehaztu du Coriak. Argazkian, lehenengo zein bigarren hezkuntzako ikasleen aita-amei zuzenduta dago ekimena.
2008ko urritik 2009ko urtarrilaren arteko eskaintzak 11 ikastaro izango ditu eta www.getxo.net webgunean, Semealabak aldizkariak (“Nerabetasunerako prestatzen” izenean argitaratu berri den 20. alean) eta 944 660 130 telefono zenbakiaren bitartez emango dute horien berri. Ikastaroak doakoak izaten dira, goizeko eta arratsaldeko ordutegitan eta ikastetxe eta institutu desberdin batzuetan eskaintzen dituzte. Ikastaroen antolaketa eta bere funtzionamendua Agirian kolektiboarekin elkarlanean egiten du Udalak.
Drogamenpekotasuna prebenitzeko ekitaldiak
Udal arduradunen arabera, Getxo udalerrian 3 erakundek barnean hartzen dituzte hezkuntza zentroetako gurasoen elkarte gehienak: FAPAG Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan, Elkargarri Bigarren Hezkuntzako herri zentroetan eta El Pupitre federazioa, azken hori Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako zentro pribatuetan. Udalak hirurekin lankidetza hitzarmena du izenpetuta. Aldi berean, eta ikasturtearen hasierari dagokionez, Osasunaren aldeko Hezkuntzako eta drogamenpekotasuna prebenitzeko ekitaldiak ere martxan jarriko dituzte ikastetxe publikoetan eta pribatuetan, ohi bezala, irakasleekin elkarlanean. Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunak ekimen honetako gurasoei, irakasleei eta gainontzeko arduradunei “eskerrak eman dizkie beren partaidetzagatik, gaur egun prebentzio mailan haurrekin eta gazteekin egindako lana etorkizunari begira oso garrantzitsua baita”.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.