Ostegun honetan, urriak 2, bilduko da berriro Uholdeetako Batzorde Berezia eta, bertan, Gobela ibaiaren egokitze hidraulikoko egitasmoari buruz, Udaleko alderdi politikoek zein ekaineko uriolen ondoren sortutako bi ellkarteetako ordezkariek aurkeztutako hobekuntza proposamenak aztertuko dituzte. Bada, Eusko Jaurlaritzaren menpeko Uraren Euskal Agentziak (Ura) idatzitako proiektu hidraulikoa guztiz gauzatu bitartean hainbat neurri hartzea eskatu du Getxoko PPk: Gobela ibaia eta bazterrak zein Bolueko lohiak garbitzea; errekak gainezka egitekotan, ur horiek hartzeko eremua prestatzea tokiren batean; begi txikiak edota bakarra duten zubien zainketa berezia egitea; eta uraren maila neurtuko duten sentsoreak jartzea, larrialdia egotekotan ahalik eta lasterren ekin ahal izateko, besteak beste. Eduardo Andrade popularren ordezko bozeramailearen hitzetan, "denbora luzea igaro daiteke Ura agentziaren proiektua guztiz gauzatu arte. Hortaz, neurri txikiagoak aplikatuz arindu behar dugu prozesua, bitartean eurite handiak izatekotan berriro uholdeak gertatu ez daitezen". Argazkian, udal langile bi errekan.