Kazeta.info, Ipar Euskal Herriko egunkari elektronikoa sarean da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 1a, 21:38

Iparla elkarteak sustaturiko egitasmoa da www.kazeta.info. Ipar Euskal Herriko barnekaldean izanen du egoitza nagusia, Donibane-Garazin, eta urriaren 1tik goiti egunero-egunero berriak eta iritziak, soinuak eta irudiak zabalduko ditu "inoren lekua hartu baino hutsune bat betetzera datorren komunikabideak". Euskara eta internet uztartuz, hizkuntzaren normalizazioaren bidean bere ekarpena egin nahi du egunkari berriak Bidarteko Izarbel teknopolean Teknologia Berrien Sustapenerako Agentziak (ANTIC) duen egoitzean buruturiko ekitaldian Iparla elkartearen lehendakaria, Agus Hernan, kazeta.inforen editorea, Maite Ubiria, eta egunkari berriaren kazetaria, Gaxuxa Arranbide izan ziren. Bidarteko Izarbel gunera hurbildutako kazetariek www.kazeta.info egunkariaren lehenengo azala ikusteko parada izan zuten. Aldaketa ttipi batzukin gaurdanik euskal irakurle orok, eta bereziki, Xuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko biztanleek atxemango duten informazioaren aurrerapena eskuratuz. Argazkian, Kazeta.inforen blogosferaren irudia.

Iparla elkartearen lehendakariak nabarmendu zuenez "inoren lekua hartu baino, konkurrentziarik gabe, hutsune bat betetzera datorren komunikabidea" da kazeta.info. Bestalde, teknologia berrien laguntzaz, herritarrengandik hurbil diren berriak zabaldu eta hizkuntzaren normalizazioaren bidean bere ekarpena egin nahi duela kazeta berriak nabarmendu zuen Agus Hernanek.

Pantaila handi batean web berriaren azala erakutsiz, "euskal kazetariek medio ezberdinetan eta soporte ezberdinak erabiliz eginen duten lanaren erakuslehioa izateko xedea duela kazeta.infok" azaldu zuen Maite Ubiria web berriaren editoreak.

Hala nola, irratigintzan eta bideo ekoizpenean ari diren hainbat komunikabide eta elkarteekin kolaborazio akordioak bultzatuko ditu kazeta.infok, "gu baino eskarmentu handiago duten beste euskal komunikabideekin harreman iraunkorrak errotu nahi ditugu", Ubiriak gaineratu zuenez.

Teknologia berriekiko jendeak duen atxikimendu gero eta handiagoa izanik, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 14.00etan eguneko kontakizuna zabalduko duen kazeta berriak "mugaz gaindi, eskual lurralde ezberdinen arteko loturak eta harremanak indartzeko tresna baliagarria izan nahi duela" agerian geratu zen aurkezpen ekitaldian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun