Aurten ere EHUk automatrikula egiteko erabiltzen duen softwareaz kexu agertu dira ikasleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 1a, 22:19

Bigarren urtez, automatrikula Internetez egiteko aukera eskaini zien Euskal Herriko Unibertsitateak beren ikasleei. Eta, iaz bezala, nahikotxo izan dira sarean topatu ahal izan diren kexak, EHUk erabiltzen duen softwarea baztertzailea dela esaten dutenak. Salbuespen batzuk izan arren, gehienek salatu dute EHUk Microsoft Internet Explorer nabigatzailea erabiltzera derrigortzen duela, Firefox bezalako doako aukera askeak baztertuz. Blogariek, gainera, azpimarratu dute iaz jada arazo hauen berri eman ziotela unibertsitateari eta Itsas Software Librearen hedapen taldeak ere arduradunekin bildu zirela, baina erakundeak ez duela deus egin gauzak hobetzeko.

Gaiaren inguruko berriak:

EHU, GAUR eta software librea (Nahia eta ezina).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun