"Azken batean, emakumeek beraien eskubideak eta ahalmenak zeintzuk diren jabetzeko esparrua sortu nahi du ikastaroak, norberak bere buruan konfiantza handiagoa izan dezan, indarkeriari buruz dauden mitoak hautsi eta emakumeen ahultasunari buruzko usteak apurtuz", zehaztu dute. Gainera, ez da Barrikan horrelako ikastaro bat antolatzen den lehenengo aldia. Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako aktibitateen barruan, 2007ko urriaren 26an eta 27an emakumeentzako doako autodefentsa ikastaroa burutu zen, udaletxean dagoen liburutegi zaharreko lokalean. Holako trebakuntza 19 urtez eman duen Maitena Monroy irakaslearen gidaritzapean, bi egun horietan zehar, sexu-erasoen aurrean emakumeek dituzten baliabideak zeintzuk diren ikasi zuten adin desberdinetako 14 parte-hartzailek.
Mitoak hautsi
"Alde fisikoaz aparte (teknika fisikoak ezagutzeko) alde teoriko interesgarria ere izan zuen tailer honek: inguruan gertatzen diren erasoak zeintzuk diren ikusteko, eraso mota desberdinak sailkatzeko, aztertzeko eta ekiditeko bideak jorratzeko", adierazi zuten orduan udal iturrek. Tailerrean egondako andreen balorazioa guztiz positiboa izan zenez, 2008an ikastaroa errepikatzea aztertzen hasi ziren. Parte-hartzaileen arteko eztabaidaren eta ekarpenen bitartez, erasoen inguruko hainbat mito eta sineskeri agerian gelditu ziren. Adibide moduan, honako hau: normalean bortxaketak gauez eta ezezagunek eginak direla uste izaten da. Maitena Monroyren esanetan, aldiz, "gehiegikeri eta bortxaketa gehienak egunez gertatzen dira eta pertsona ezagunek egiten dituzte". Holako datu harrigarri asko jaso ziren trebakuntza saio horietan.
Uribe Kostako Mankomunitateko beste udalek antolatutako autodefentsa ikastaroak:
Plentzia
Urriak 17 eta 18
Ostiralean: 16:00-20:00
Larunbatean: 10:00-14:00
Lekua: Goñi Portal
Izena emateko: Goñi Portalen, Plentziako Kultur Etxean; edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuan (berdintasuna[abildua]uribekosta.org / 946 762 674)
Berango
Azaroak 29, larunbata
10:00-14:00 eta 15:00-20:00
Lekua: Santa Anako kultur etxea
Izena emateko: Santa Anako kultur Etxean; edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuan (berdintasuna[abildua]uribekosta.org / 946 762 674)
Urduliz
Abenduak 12 eta 13
Ostiralean: 16:00-20:00
Larunbatean: 10:00-14:00
Lekua: Inola emakume elkartea, lehengo kultur etxea, elizaren ondoan.
Izena emateko: Inola emakume elkartean (946 763 496 / inola@inola.es); edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuan (berdintasuna[abildua]uribekosta.org / 946 762 674)
Gorliz
Urtarrilak 9 eta 10
Ostiralean: 16:00-20:00
Larunbatean: 10:00-14:00
Lekua: erakusketa‑aretoa
Izena emateko: Gorlizko kultur etxean; edo Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuan (berdintasuna[abildua]uribekosta.org / 946 762 674)
Lemoiz
Urtarrilak 16 eta 17
Ostiralean: 16:00-20:00
Larunbatean: 10:00-14:00
Lekua: Armintzako kultur etxea
Izena emateko: Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuan (berdintasuna[abildua]uribekosta.org / 946 762 674)