Itzubaltzeta gaztetxearen etorkizuna kolokan

Abian da Itzubaltzeta gaztetxearen IV urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 1a, 23:27

Itzubaltzeta / Romoko eta eskualdeko 60 bat gaztek txalo zaparradarekin erantzun zioten atzo Itzubaltzeta gaztetxeko lagunek laugarren urteurrena aurkezteko antolatutako ikuskizunari. Xumea baina ikusgarria, musika, dantza, argi efektuak, bertsoak, txupinak eta baita su artifizialak ere tartekatu zituzten ekitaldian. Aurreneko Itzubaltzeta gaztetxean zein oraingo izen bereko zentro sozialean egindako lanak, harremanak eta kultur eta jendarte eskaintzak aletu ondoren, okupazioa eta autogestioa babestera deitu zuten Itzubaltzetakoek, "gurekin hemen egon behar zirenak ahaztu gabe", bereziki Lander Labajo eta Aner Mimenza eskualdeko okupazio mugimenduan aritutakoak. Ekitaldia bukatuta, askari baten bidez ospatu zituzten gaztetxearen lau urteak. Bertan, Txorimalo, Koska, Ez Jaun Ez Jabe, HNT, Segi, IA, EAE, Raspas, Getxo Arraun taldea, Romo futbol taldea, Artaromo, Zasi Eskola, EHE, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea, hainbat musika talde eta herriko dozena bat koadrilen kideak izan ziren.

Itzubaltzetako Bertso Eskolak abestutako bertsoak:

Kapitalismo basati honek
parean gaitu topatu
eredu gisa autogestioa
soilik ahal dugu ulertu
etxebizitza eskubidea
lortzeko gurekin batu
ta gazte indarra artikulatuz
kapitalismoa apurtu (bis)

Okupazioa da bidea
lana da gure hizkuntza
kultura eta aisiarekin
ematen diogu funtsa
gazte asanbladak behar duenez
gazte guztion laguntza
borrokarako prestatu eta
borroka ta antolakuntza

Itzubaltzeta gaztetxearen 4. urteurreneko egitaraua:

Astelehena, urriak 6
19:30ean, kukaña eta autoekoiztutako txalupa txapelketak (Gobela ibaian)

Asteartea, urriak 7
19:30ean, Gorrondatxe abesbatzaren emanaldia (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, Bizkaiko okupazio mugimenduari buruzko hitzaldia (gaztetxean)

Asteazkena, urriak 8
18:00etatik 20:00etara, eskalada-murrua, ping-pong eta mahai-futbola (Santa Eugenia plazan)
20:30ean, "Zetazeak" antzezlana (gaztetxean)
Azken eguna Gazte Eguneko herri bazkarian izena emateko.

Osteguna, urriak 9
18:00etatik 20:00etara, eskalada-murrua, ping-pong eta mahai-futbola (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, "Emboscada de Pasaia" liburuaren aurkezpena (gaztetxean)

Ostirala, urriak 10
18:00etatik 20:00etara, eskalada-murrua, ping-pong eta mahai-futbola (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, Mani-Fest-Akzioa (Santa Eugenia plazan)
21:00etan, Klaro Ke Si eta Sagradole kantautoreen emanaldia, eskenatoki irekia eta karaokea (gaztetxean)

Larunbata, urriak 11, Gazte Eguna
12:00etatik 14:00etara, eskalada-murrua, puzgarriak, tirolina, tailerrak, ping-pong eta mahai-futbola (Herri Gunean, Santa Eugenia plazan)
12:00etatik 14:00etara, munduko borrokak, hip-hop eta eragileak (Borroka Gunean, elizan)
12:00etatik 14:00etara, musika folk, grafittilariak, harrizulatzaileak, bertsolariak eta herri azoka (Kultur Gunean, Areetako Xake plazan)
15:00etan, herri bazkaria, pailazoak eta trikipoteoa herrian zehar.
21:00etan, kontzertua: Hesian, D.A.R. eta Fredirenak erromeria taldea.

Igandea, urriak 12
14:00etan, lehiaketa gastronomikoa (gaztetxean)
16:00etan, espekulatzaileari tiro (Santa Eugenia plazan)
20:00etan, film laburren emanaldia: "Ahora" eta "Muchos cuerpos para un funeral" (Santa Eugenia plazan)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun