Bihar, osteguna, 2008/2009 ikasturtearen hasierako ekitaldi nagusia ospatuko du Euskal Herriko Unibertsitateak. Hitzordua goizeko 11:00etan izango da, EHUko Letren Fakultateko areto nagusian. Inaugurazioan Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko jarduneko errektorea eta Juan Jose Ibarretxe Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakaria ekitaldiaren buru izango dira. Ekitaldia aurreko ikasturteko memoriaren laburpenarekin abiatuko du Iñaki Esparza unibertsitateko idazkari nagusiak. Ondoren, Doktoregaiaren laudatioa, Jose Angel Garcia de Cortazar y Ruiz de Aguirre irakaslea honoris causa doktore izendapena izango dira. Ikasturte berriari ongi etorria emateko hitzaldiak egingo dituzte orduan Garcia de Cortazar berak, Tontxu campos Hezkuntza sailburuak, Perez Iglesias errektoreak eta Ibarretxe lehendakariak. Saioa EHUko abesbatzaren emanaldiarekin amaituko da. Biharkoa izango da berriztatu berri den areto nagusiak hartuko duen lehenengo ekitaldia. Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias doktore berriei diplomak ematen pasa den otsaileko ekitaldian.