Gidak jasotzen duenez “...horrelako kale jarduerek gure udalerriko kultur eta gizarte giroa aberasten dute...”. Boluntarioen koordinazioa, publizitatea edo bestelako zerbitzuen kontratazioa bezalako ohiko antolakuntza lanei, ordea, "udal baimena lortzeko, Udalaren diru-laguntza lortzeko edo, baita ere, garbitasuna eta segurtasuna arloko araudiak betetzeko tramiteak gehitu behar zaizkio". “Zalantzarik gabe, hainbeste tramiteren aurrean edonork egin lezake atzera. Horixe da, hain zuzen ere, gida honek ekidin nahi duena, hau da, getxoztar guztiak kaleko jardueren bitartez gure udalerriko gizarte eta kultur giroa aberastera animatzea”, adierazi du Koldo Iturbe Gazteria arloko zinegotziak.
Hainbat atal
Gidak hainbat atal ditu. Horietako bakoitza ikuskizunak antolatzeko orduan sortu ohi diren beharrei erantzuna ematen saiatzen da: aholkularitza (udal zerbitzuek eskaini dezaketen edozein arlotan laguntza), diru-laguntza (horrelakorik eskatu nahi balitz) eta baimenaren tramitazioa (erantzukizun zibileko aseguruak, anbulantziak, argindar loturak edo egiturak eraikitzea). Dokumentuak egin beharreko tramite guztiei buruzko informazio zehatza eta argia eskaintzen du, urratsez-urrats.
Kalean edo lokal itxietan ikuskizunak antolatzeko "zailtasunak handiak direla jakitun" delarik, Udaleko Gazteria Zerbitzuak horrelako jarduerak antolatzeko lanak "ahalik eta gehien erraztea" helburu duen gida txiki bat argitaratu du. Batez ere, elkarteentzako materiala da (kultur erakundeak, aisialdi edo kirol elkarteak...), hauentzat kalea baita gehien erabiltzen duten esparruetako bat. Hala ere, edozein lagun edo lagun-talderentzat ere lagungarria izan daiteke baldin eta kalean zerbait antolatzeko asmotan badabil, udal iturriek adierazi dutenez. Gida eta honekin batera doazen eranskin eta inprimaki guztiak udalaren web gunean (