Urriaren 11n izango du Espainiako waterpoloko aurtengo ligako lehen mailako hasierako partida Leioako
Askartza taldeak, Catalunya klubaren aurka. Hain zuzen ere, prestaketekin amaitzeko, Madrilera egingo dute bidaia larunbatean leioaztarrak Moscardoren aurka jokatzeko. Bertan bi norgehiagoka izango dira eta, horretarako, Sergi Perez entrenatzaileak jokalari guztiak eraman ditu: Elkin, Pirela, Bascones, Martinez de Osaba, J.Julian, Isaias, Eleder, Patrick, Azkorra, Saez, Ogara, Edu Pérez, X. Orozko eta X. Gomez, hurrenez hurren. Horiekin batera, jubenilak ere egingo dute bidaia, madrildarren aurka jokatzeko. A. Olalde, J.M. Garcia, Eneko, Alvaro, Gabri, Olabe, Aitor, Josu, Jon Gomez, Julen, Ibai, David eta Markel eramango ditu Isusko Ariasek. Argazkian, Euskal Herria eta Danimarkaren arteko larunbateko partidan maila ona eman zuen Askartzako Javier Zabalzak (pilota eskuan) /
Waterpolo, el blog.