Getxoko Udaltzaingoak Itzubaltzeta / Romon eta Areetan -tartean kultur aretoan eta Mesedeetako Amaren elizan- gertatutako hainbat lapurreten ustezko egilea atxilotu du. Azken egunotan mota horretako gertakariengatik salaketak jaso dituzte. Tokiko poliziak zabaldutako bertsioaren arabera, aipatu gizona biktimetako batenganga joan zen bere etxean sartzen ari zela, Itzubaltzetan. Bortizki bultzatu ondoren, lurrera erori zen eta ondoren poltsarekin ihes egin zuen lapurrak. Udaltzainek diotenez, sistema berbera erabili zuen beste lagun bati diruzorroa kentzeko, supermerkatu batera erosketak egitera zihoanean. 30 urteko J.A.S.M. atxilotutako mutila, Erandioko bizilaguna eta antzeko gertakerengatik aurrekari ugari dituena. Atxilotuari indarkeriz burututako bi lapurreta egozten dizkiote, indarrez egindako beste bi eta ebasketa bat. Ikerketa zabalik dago oraindik beste antzeko gertakarietan parte hartu duen ala ez egiaztatzeko. Ustezko lapurra epailearen esku utzi dute. Argazkian, udaltzain getxoztar bat motor gainean.