Leioa Kantika Koralak Bilboko Euskalduna Jauregian eskainiko du Gabonetako kontzertua datorren abenduaren 20an, larunbata. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez, Basilio Astulezek zuzendutako neska-mutilek Bilboko Txistulari Udal Bandarekin batera jardungo dute jauregiko A1 aretoan, arratsaldeko 8etan. Kontzertua doakoa da, baina jesarlekuak mugatuta egongo dira. Abesbatza 2001ean sortu zen Leioako Udal Musika Eskolan Basilio Astulez zuzendariaren ekimenez eta egun 10 eta 17 urte bitarteko 45 neska-mutilek osatzen dute. Helburu nagusiak musika hezkuntza sendotzea eta musika koralaz gozatzea bada ere, ematen duten ikuskizuna, berrikuntzak eta haurrentzat idatzitako musika berriagatik erreferente bilakatu dira. Zazpi urte hauetan taldeak hainbatetan jo du atzerrira: Portugal, Islandia, Herrialde Katalanak, Mexiko, Espainia, Eslovenia, Italia eta abar, hainbat sari irabaziz. Era berean, hainbat diska grabatu ditu, tartean "Kantika" (2006) eta "Gabon Kantika!", (2007). Argazkian, Leioako Kantika Korala /
La idea del norte.