Euskal Herriko ohiturak plazara aterako dituzte larunbatean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 2a, 15:59

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, zenbait euskal tradiziori lotuta dagoen jaia antolatu du larunbat honetarako, urriak 4, Gorlizko Udalak. Oraingo honetan, erakustadia eskainiko dute Portalena euskal pilota taldeak (11:30etik 12:30era) eta Aratz dantza taldeak (12:30etik 13:15era). Arratsaldean ere parranda egiteko aukera paregabea egongo da, sagardo festa izango baita arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Bertan, edaro gozoa dastatzeaz gain, trikitrixaren musika ere egongo da entzungai. Erakustaldiak zein sagardo festa elizako plazan izango dira. Bestalde, astelehenean, urriak 6, egingo dute Berbalagun egitasmoaren aurkezpen publikoa Gorlizen. Saioa 19:30ean izango da, Eloisa Artaza kaleko 3. zenbakiko erakusgelan. Euskaldun zaharrak ikasi berriekin harremanetan jarriz euskararen erabilera bultzatzea da proiektuaren ardatza. Argazkian, mutikoak dantzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun