Urriaren 29an, asteazkenarekin, txakolina dastatzen ikasteko saioa egingo dute Sopelako udaletxeko sarreran, 19:00etatik aurrera. Bi orduko ikastaroak, batetik, mahats barietate desberdinen, elaborazio prozesuen eta bestelakoen gaineko argibideak jasoko dituzte partehartzaileek. Gero, hori guztia praktikara eraman ahal izango dute, enologian aditu baten eskutik. Dastaketa saioan, txakolin desberdinen usain, kolore eta zaporeak bereizteko aukera eduki dute ardozaleek eta enologoak berak argituko ditu sortu dakizkiekeen zalantzak. Beharrezko material eta fitxa guztiak ere emango zaizkie. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ikastarorako lekuak mugatuak dira: gehienez, 24 lagunek baino ezin izango dute parte hartu. Hartara, izena emateko epea hilaren 15era arte jarri arren, lehenago bete litezke tokiak. Horretarako, udaletxeko sarrerara hurbildu beharko dira interesa duten guztiak 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera; 19:00etara arte bakarrik larunbatetan; eta igandetan goizez baino ez. Argazkian, neska bat txakolinaren kolorea ikuskatzen /
Egizu Getxo Euskaldun!