Gernikarrek "Argiak" bere laugarren eta oraingoz azken diskoa Donostia eta Los Angelesen grabatu zuten bizkaitarrek iazko irailean eta urrian, eta Durangoko Euskal Disko eta Liburu Azokaren harira estreinatu zuten. Bertan, Joseba Sarrionaindia idazlearen letrak, Cheche Alararen teklatua, Joe Gastwirten masterizazioa eta Rafa Sardina bermeotarra eta mundu mailako ekoizlerik ezagunenetarikoaren eta Haritz Harreguyren produkzioa, soinu ingeniaritza eta grabazioak izan dituzte bidelagun. Guztira, hamabi abestik osatzen dute diskoa.
Ken Zazpiren lehen lana, "Atzo da bihar", 2001ean irten zen plazara. Bi urte beranduago, "Bidean" diskoak 18.000 kopia saldu zituen. Bigarren lan hori aurrekoa baino trinkoagoa izan zen baina, aurrekoetan bezala, konpromiso hitzak erabiltzen zituen, beraiekiko eta beraien inguruarekiko konpromisoa azalduz, eguneroko kezkak eta egoerak deskribatzen zituztelarik, baita sentimendu sakonenak ere. Entzun eta norberak ulertu eta sentitzeko letrak ziren.
Gernikarrek "Gelditu denbora" bere hirugarren diskoa akustikoan eta zuzenean grabatu zuten: aurreko lanetik zazpi kanta birmoldatu eta sei kanta berri gehitu zituzten. Gainera, zuzeneko lan horren bi edizio egin zituzten, bata euskaraz eta bestea, berezia, katalanezko bi kanta biltzen zituena.
Uribe Kosta eta Erandioko euskal musikarekin gozatzen duten zaleentzat egun ona izango da larunbatekoa, edo ez. Izan ere, egun horretan, ia ordu berean baina leku ezberdinetan, gustukoak diren bi kontzertuak izan dira. Alde batetik, Udondo gaztetxeak antolatuta, Zea Mays eta Getxo udalerriko