Ertzaintzak 25 urteko mutil bat atxilotu zuen atzo Erandion, bertako enpresa batean iruzurra egin eta gida baimena kendu zioten arren furgoneta bat gidatu zuelakoan. Gertaera arratsaldeko ordubata aldera jazo zen, Txorierriko udalerri horretako enpresa batek iruzur saiakera bat salatu zuenean. Salatzaileen arabera, gazteak ohiko bezero baten enplegatu rola antzeztuz, egun horretako goizean hainbat material eraman zuen enpresatik, furgoneta batean sartuz. Eguerdian, berriro bueltatu zen gauza gehiago eramateko asmoz, baina enpresako langileek iruzurraz jabetu, Ertzaintzara deitu eta poliziak heldu arte atxiki zuten. Ondoren, ertzainek gaztea atxilotu egin zuten. Furgoneta alokairuzkoa zen eta ustezko iruzurgileak ez zuen epearen barruan bueltatu. Gainera, Herrizaingo Sailaren arabera, gida baimenik gabe gidatzen zuen, aurretik kendu egin ziotelako. Azkenik,Gasteiz eta Durangoko epaitegiek gaztea atxilotzeko agindu bana emanda zeukaten.