Bizkaiko kostaldeko landareei buruzko liburua aurkeztuko dute asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 3a, 18:05

Datorren asteazkenean, urriak 8, "La flora litoral de Vizcaya" (Bizkaiko kostaldeko landaretza) izenburuko liburua aurkeztuko dute Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. BBK Fundazioak argitaratutako Bizkaiko gaiak bildumaren zatia da lan berria. Basozaleak Getxo udalerriko Mikologia eta Botanika Elkarteak antolatutako ekitaldian, liburuaren egile Alfred Llorentek parte hartuko du, 19:30etik aurrera. Gure itsasbazterren gazitasun maila handia izan arren, tokian erroak egin dituzten 200 landare espezie baino gehiago bildu ditu lan horretan Llorentek. Horietatik gehienak Gorliz eta Muskizko hondartzan aurki daitezke. "La flora litoral de Vizcaya" liburuaren egilea biologoa eta Basozaleak elkarteko kidea da. Argazkian, liburuaren azala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun