Ipar Euskal Herriko kantak eta dantzak ikasteko aukera egongo da Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urr. 3a, 19:45

Iparra Galdu Gabe jardunaldiei lotuta antolatutako ikastaroetarako izena emateko epea zabalik dago jada Getxoko Udal Euskara Zerbitzuak jakinarazi duenez. Nahi duen guztiak Ipar Euskal Herriko kantak eta dantzak ikasteko aukera edukiko du bertan. Jardunaldiok urriaren 24tik azaroaren 9ra izango dira eta aurkezpena hemendik gutxira izango da. Alde batetik, Mikel Markez kantariak, besteak beste, "Baratze bat", "Eperra", "Xalbadorren heriotzean", "Matalas", "Xorieri mintzen zen" eta "Kontrapas" abestien letrak eta esannahia ikasteko ikastarotxoa emango du urriaren 21ean eta 28an. Saioak Aldai kulturgunean izango dira, 19:00etatik 21:00etara. Bestalde, dantza ikastaroa hilaren 17an eta 24ean izango da, 17:30etik 19:30era Zabala ikastetxeko gimnasioan. Doakoak izango diren bi ikastaroetarako izena emateko 944 660 010 edo 944 660 011 telefono zenbakira deitu beharko da. Tokiak mugatuak dira. Argazkian, kantak irakatsiko dituen Mikel Markez Algortan aurretik emandako prentsaurreko batean. Ondoren, ikasitako kantak eta dantzak urriaren 31n Ipar Euskal Herriko Kiki Bordatxok Algortako San Nikolas plazan eskainiko duen erromerian (txitxiburduntziagaz batera) praktikan jartzeko aukera egongo da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun